XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina gehienek pentsatzen badute historia honen argumento inportanteena, edo behintzat interesanteena pentsatze ariketak egiteko, hori, hitz horien esanahiarena dela, ba orduan, horiei nik telefilm bat ikus dezatela edo irakurtzea gustatzen bazaie, best seller bat hartzea gomendatuko diet eta ez dantzatzeko egina den historia hau.

Jarraituz kafe batean sartu naiz.

Han, hotzaren eragina sentitu dut nire sabelean, ttua hortzen kontra, balsamo efekto egiten minduta eta garraxika dudan ahozko nerbioetan.

Ttua behin eta berriz pasatzen da, hortzen zirrituetatik, maindire transparenteak, gorputz hotz eta dirdiratsu honentzat, mihiaren laguntzaz, (...).